lunes, 14 de abril de 2008

ARBEL DIGITALA SEGURUENIK, GAUR EGUN DUGUN INSTRUMENTURIK HOBERENA DA IKASGELETAKO BERRITZE PEDAGOGIKOA BULTZATZEKO

Irakaskuntza beti izan da lan zail bat, bere konplexutasun eta egunero egunero, ikasgelan, non gaitasun , interes eta jatorri ezberdindun ikasleak mundua ezagutzen,mundu honetan jokatzen eta batez ere, "izaten" eta konbibitzen ikasten duten, irakasleak aurre egin behar dieten egoera ezberdin ugariengatik.
Gaur egun, teknifikaturiko eta globalizaturiko informazioaren gizartean ematen ari den izugarrizko aldaketa kulturalak heziketa planteamendu berriak exijitzen ditu (eduki berriak, etengabeko ikaskuntzarako prestakuntza, metodologia berriak...). Bestalde, ongizate handieneko lurraldeetarantzko korronte migratorio gogorrek ikasgelako dibertsitatean arreta gehiago ezartzea eskatzen dute inoiz baino gehiago. Eta bi egoera hauek irakasleriaren lana gehiago zailtzen dute.
Kontestu honetan, irakasleriak egoera berri hauen inguruko ezagutza egoki bat erraztuko dion eta ikaslearen ikaskuntzetan bere bitartekari lana modu eraginkor batean burutu ahal izateko baliabide metodologikoak eskainiko dizkion bitartekoak (infraegiturak, baliabide didaktikoak...) eta prestakuntza pedagogiko sendo bat (ez da nahikoa orain dela urte batzuetako pedagogiarekin) behar du.
Teknologia berriek irakasleen eskura ezartzen dituzten baliabideen artean , "arbel digitalak" dudarik gabe potentzial didaktiko handiago bat eskaintzeaz gain , ikaslearen jardueran zentraturiko praktika berritzaileetarantzko sarrera progresibo batetara bultzatzen du , batez ere, irakasleriak "arbel digitalararen"aplikazio didaktikoko modeloetan prestakuntza txiki bat jasotzen badu.
"Arbel digitalak" irakasle edo ikasleek buruturiko edozein lan edo dokumentu komentatu eta proiektatzea ahalbidetzen du eta komunikabideek eta Internetek eskaintzen dituzten heziketa baliabideak ikasgeletan sartu ahal izateko lehia bat suposatzen du. Hori gutxi balitz, " arbel digitalaren" erabilera izugarri erraza da guztientzat , izan ere, ordenagailuarekin idazten jakin eta Interneten nabegatzen jakitea nahikoa baita, ez dira ezagutza informatiko gehiago behar.
Irakasle ugarik dagoeneko " arbel digitala" erabiltzen dute, eta hemendik denbora batetara seguruenik zuk zeuk ere esango duzu: "Ez dakit lehen nola eraman zitezkeen eskolak aurrera "arbel digitalik" gabe".

http://dewey.uab.es/PMARQUES/pizarra.htm (2008ko, apirilak, 15)

No hay comentarios: